2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SAN VICENTE
2015eko aurrekontua. Behin betiko onespena
2015eko maiatzaren 21eko bilkuran hasiera batean onetsi zen 2015eko ekitaldiko aurrekontuaren eta betearazpen oinarrien espedientea, eta 2015eko 117. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 18an. Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragan denez, behin betiko onetsi da aurrekontua, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluarekin eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluarekin bat. Hona hemen laburpena, kapituluz kapitulu:
DIRU-SARRERAK:
III. kapitulua: 5.244,00 euro.
IV. kapitulua: 3.700,00 euro.
V. kapitulua: 11.810,00 euro.
Guztira: 20.754,00 euro.
GASTUAK:
I. kapitulua: 800,00 euro.
II. kapitulua: 11.034,00 euro.
IV. kapitulua: 3.120,00 euro.
VI. kapitulua: 5.800,00 euro.
Guztira: 20.754,00 euro.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.
San Vicenten, 2015eko uztailaren 15ean.–Kontzejuko burua, Francisco Javier Iriarte García.
Iragarkiaren kodea: L1510392