145. ALDIZKARIA - 2015eko uztailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PITILLAS

Hautetsien ordainsariak

Pitillasko Udalak, 2015eko uztailaren 2an egin bilkuran, zinegotziek jaso beharreko ordainsariei buruzko erabakia hartu zuen, jarraian hitzez hitz adierazi dena eta, Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 75.5 artikuluari jarraikiz, osorik argitaratu dena:

1. Alkatea karguan aritzea %30eko dedikazio partzialean. Urteko ordainsari gordina 7.900 eurokoa izanen da eta 12 soldatatan ordainduko da. Udalak bere gain hartuko du Gizarte Segurantzari eman beharreko enpresa kuotaren ordainketa.

2. Gainerako zinegotziei ordainduko zaie osoko bilkuretara (arruntak eta bereziak) benetan agertzeagatik, hori egiaztatuta, 100,00 euro osoko bilkura bakoitzeko, eta gehienez ere zazpi osoko bilkura eta 700,00 euro urtean.

3. Egunean 30 euroko zenbatekoa ezartzea zinegotzi bakoitzeko, karguaren eginkizunak betetzeko denbora ordaintzearren, baldin eta eginkizun horiek egiten badira Pitillasko Udala kidetu den beste toki entitate batean, edo udalkidea izateagatik parte hartzen den edozein organo kolegiatutan, Udalaren batzordeetan izan ezik. Ez da kontuan hartuko eginkizun horietan emandako denbora.

4. Egunean 30 euroko zenbatekoa ezartzea udalkide bakoitzeko, karguaren eginkizunak betetzeko denbora ordaintzearren, erakunde publikoekin gestioak Pitillasko herritik kanpo egin behar direnean. Zenbateko hau ezin izanen da jaso hirugarren puntuan ezarritakoarekin batera, baina bateragarria da erabaki honetan zehaztutako gainerakoekin.

5. Karguaren eginkizunetan gerta daitezkeen gastuen kalte-ordaina jasoko da, Administrazio Publikoetan oro har aplikatzen diren arauei jarraituz, bai eta Udalbatzak horiek garatzeko onesten dituenei jarraituz ere.

6. Erabaki honek indarra hartuko du, 2015eko ekainaren 13tik atzeraeragina izanda. Hori dela eta, aurreko edozein erabaki indargabetuko da egun horretatik aurrera. Erabakia indarrean egonen da 2015-2019 legealdia bukatu arte, Osoko Bilkurak, gehiengoa duela, beste erabaki bat hartzen ez badu.

7. Osoko bilkuran hartutako erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean argitaratu beharko da, eta ordainsariak eta sariak argitaratzen denetik sortuko dira, atzerako eragina dutela, erabakian xedatutakoari jarraikiz.

Pitillasen, 2015eko uztailaren 15ean.–Alkate udalburua, Francisco Arrazubi Pérez.

Iragarkiaren kodea: L1510382