2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Diru-laguntza ematea Asociación España con ACNUR elkarteari
Iruñeko Udaleko Gizarte Ongizate eta Berdintasuneko zinegotzi ordezkariak honako ebazpen hau eman zuen 2015eko ekainaren 22an:
RBI 29-JUN-15 (7/BI).
Ikusirik 2015. urtean larrialdi humanitarioetan jarduketak egiteko diru-laguntzen deialdi publikorako oinarriak, eta ikusirik, halaber, Garapenaren aldeko Lankidetzako Programaren proposamenari buruzko txosten teknikoa,
HAU EBATZI DUT:
1.–12.000 euroko diru-laguntza ematea Asociación España con ACNUR elkarteari, laguntza humanitarioa eman dezan, Larrialdia Iraken: barne-desplazatu irakiarrek oinarrizko beharrak asetzea izeneko proiekturako, 2015. urtean larrialdi humanitarioetan jarduketak egiteko diru-laguntzen deialdi publikoaren A modalitatearen barruan.
2.–Gastua xedatu eta ordaintzeko betebeharra aitortzea 70/46200/482090 kontu-sailaren kargura, 12.000 euroko zenbatekoarekin, Asociación España con ACNUR elkartearen alde, lehenbiziko puntuan adierazitako jarduketak gauzatu ditzan.
Iruñean, 2015eko ekainaren 29an.–Zinegotzi Ordezkaria, Patricia Perales Hurtado.
Iragarkiaren kodea: L1510401