2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
NOAIN (ELORTZIBAR)
2015eko ekitaldiko aurrekontuan aldaketak egiteko espedienteak. Behin betiko onespena
Noain Elortzibarko Udalak, 2015eko ekainaren 9an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2015eko ekitaldiko aurrekontu orokorrean aldaketak egiteko bi espediente.
Erabaki hori 2015eko 128. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 3an.
Legez ezarritako epea iragan denez inork haren kontra erreklamaziorik eta/edo alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsi da.
1. espedientea.
–Kreditu-gehikuntza, gastuen 1. kapituluko (“Langileria gastuak”) bi kontu-sailetan, 25.833,33 eurokoa eta 6.256,41 eurokoa, hurrenez hurren, gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinaren bidez finantzatuak. Zenbatekoa: 32.089,74 euro.
–Kreditu berezia, gastuen 6. kapituluko (“Inbertsio errealak”) hiru kontu-sailetan, 6.562,86 eurokoa, 9.228,87 eurokoa eta 10.532,81 eurokoa, hurrenez hurren, gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinaren bidez finantzatuak. Zenbatekoa: 26.324,54 euro.
Noain-Elortzibarren, 2015eko uztailaren 21ean.–Alkate udalburua, José Ignacio Erro Lacunza.
Iragarkiaren kodea: L1510534