2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MURIETA
Alkateordeen izendapena
Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 46. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, Murietako Udaleko alkate udalburu Ana Carmen Muñoz Castellanosek, Alkatetzaren ekainaren 23ko 46/2015 Ebazpenaren bidez, lehen alkateorde izendatu du Gerardo Jiménez Ibáñez eta bigarren alkateorde, José Javier López Lana.
Aditzera ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.
Murietan, 2015eko uztailaren 16an.–Alkatea, Ana Carmen Muñoz Castellanos.
Iragarkiaren kodea: L1510405