2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MENDABIA
Udalkideen ordainsariak, bilkura-sariak eta kalte-ordainak
Mendabiako Udalak, 2015eko ekainaren 30eko osoko bilkura berezian, kideen erabateko gehiengoaz, udalkideendako ordainsarien honako araubide hau onetsi zuen:
Lehenbizikoa.–Alkatea dedikazio partzialean arituko da karguan, eta urtean 18.163,68 euro gordineko ordainsaria emanen zaio.
Bigarrena.–Hirigintza, Industria eta Herritarren Lantaldeko buruari 351,48 euro gordineko ordaina emanen zaio hilean, 12 soldatatan, kargu horrek berekin dakarren dedikazio berezia dela eta.
Hirugarrena.–Erabateko dedikaziorik edo partzialik ez daukaten zinegotziei osoko bilkuretara joateagatik 70,29 euroko ordaina emanen zaie bilkura bakoitzeko.
Laugarrena.–Zinegotziei lantaldeetara joateagatik 25 euroko ordaina emanen zaie bilkura bakoitzeko; lantaldeetako buruei, aldiz, 30 euro.
Bosgarrena.–Alderdi politikoei 20 euro hilean emanen zaizkie talde bakoitza osatzen duen zinegotzi bakoitzeko, baita 20 euro hilean ere talde politiko bakoitzeko.
Argitara ematen da, orok jakin dezan, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75.5 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
Mendabian, 2015eko uztailaren 16an.–Alkate udalburua, María Josefa Verano Elvira.
Iragarkiaren kodea: L1510460