145. ALDIZKARIA - 2015eko uztailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LERIN

Udal Planeko determinazio xehakatuetako aldaketa. Behin betiko onespena

Leringo Udalak, 2015eko uztailaren 13an egin bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea Leringo Udal Planeko determinazio xehakatuen aldaketa, ardi- eta ahuntz-aziendak ustiatzeko abeltegien debeku eremuari dagokionez, SAT Guembek sustaturik (152NA12).

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81. artikuluan xedatuari jarraikiz, erabakia eta behin betiko onetsitako aldaketaren testua ematen dira argitara.

Lerinen, 2015eko uztailaren 14an.–Alkatea, M.ª Consuelo Ochoa Resano.

ERANSKINA

Aldaketa Leringo Udal Planeko antolamendu xehakatuko determinazioetan

Aldaketak hurrengo determinazio partikularrak ezarri ditu Udal Planeko 2.7.B artikuluko abeltegien debeku eremurako.

Abeltegien debeku eremuari buruzko determinazio xehakatuak.

Ardi- eta ahuntz-azienden abeltegi txikiak, 60 AzLUtik beherakoak, baino ezin izanen dira ezarri aurretik dauden instalazioetan, horietan jarduera bertan behera utzi bada eta eraikina finkatuta badago.

148/2003 Foru Dekretuan, haren 5. artikuluan eta I. eranskinean araututakoaren arabera, toki plangintzak mota horretako ustiategietarako gutxieneko distantzia %50 murriztu du, hau da, 250 m. Halaber, ezarpenak justifikatuko du kokapenak ez duela ingurumen eraginik sortzen, ezta auzokoendako edo albokoendako eragozpenik ere. Izan ere, pertsona horiek baimena eman beharko dute.

Iragarkiaren kodea: L1510347