1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
102/2015 FORU AGINDUA, uztailaren 1ekoa, Osasuneko kontseilariak emana, José Antonio Lezaun Jaunsaras jauna Osasun Zuzendaritza Nagusiko Osasuneko Informazio Sistemen Zerbitzuko Euskarri Funtzionalerako Bulegoko buru izendatzen duena bitarte baterako.
Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriko bigarren idatz-zatiak ezartzen du bulegoburutzak eta atalburutzak bitarte baterako bete daitezkeela, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.
Halaber, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen seigarren xedapen gehigarriak xedatzen duenez, kasuan kasuko unitate organikoa atxikirik dagoen departamentuko titularrak izendatuko ditu ataleko eta bulegoko buruak bitarte baterako, funtzio publikoaren arloan eskudun den departamentuak aldeko txostena eman ondoren.
Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuak txostena eman duelarik eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak baliatuz,
AGINDU DUT:
1. José Antonio Lezaun Jaunsaras jauna, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa, Osasun Zuzendaritza Nagusiko Osasuneko Informazio Sistemen Zerbitzuko Euskarri Funtzionalerako Bulegoko buru izendatzea bitarte baterako.
2. Foru agindu hau interesdunari, Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari eta Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari, Osasuneko Informazio Sistemen Zerbitzuari eta Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Iruñean, 2015eko uztailaren 1ean.–Osasuneko kontseilaria, Marta Vera Janín.
Iragarkiaren kodea: F1509956