2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UHARTE
1. poligonoko 148. lurzatiari buruzko hitzarmena.
Hasierako onespena
Uharteko Udalak, 2015eko ekainaren 30ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Hotel Intxaurdia, S.L.rekin sinatu beharreko kudeaketa hitzarmena, 1. poligonoko 148. lurzatiari buruzkoa. (2015CONV0009 zenbakiko espedientea).
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 23., 24. eta 26. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek bidezko iruditzen zaizkien oharrak edo alegazioak aurkez ditzaten.
Uharten, 2015eko uztailaren 15ean.–Alkatea, Alfredo Javier Arruiz Sotes.
Iragarkiaren kodea: L1510438