145. ALDIZKARIA - 2015eko uztailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Hautetsien ordainsariak

Uharteko Udalak, 2015eko ekainaren 30ean egin osoko bilkuran eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75. artikuluan eta azaroaren 28ko 2586/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 13. artikuluan xedatua aplikatuta, honako erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

1. Alkatetzaren karguan erabateko dedikazioan ariko dela ezartzea, ordutegia karguaren beharrizanetara egokituta, eta urtean 21.150 euroko ordainsari gordina finkatzea kontzeptu horrengatik gehi Gizarte Segurantzarako kotizazioa dela-eta ordaindu beharreko enpresa kuota.

2. Edorta Beltzunegi Lopez (EH Bildu) lehen alkateordearendako dedikazio partzialeko araubidea (lanaldi erdia) ezartzea, eta urtean 9.039,24 euroko ordainsari gordina finkatzea kontzeptu horrengatik gehi Gizarte Segurantzarako kotizazioa dela-eta ordaindu beharreko enpresa kuota.

3. Aurreko bi puntuetan ezarritako ordainsariak hamalau soldata berdinetan ordaintzea.

Uharten, 2015eko uztailaren 15ean.–Alkatea, Alfredo Javier Arruiz Sotes.

Iragarkiaren kodea: L1510412