2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GARDE
Ondareko ondasunaren enkante publikoa
Udalak, 2015eko apirilaren 28an egin osoko bilkuran, legez eskatutako gehiengoa zuela, aho batez erabaki zuen Gardeko Udalaren ondareko ondasun hau besterentzea enkante publikoaren bidez:
Familia bakarreko etxebizitza bakartua, Gardeko errota zaharrean dagoena. Etxebizitzak behe solairua eta lehen solairua ditu: behe solairua biltegirako erabiltzen da eta, lehena, berriz, etxebizitzarako. Kanpoan 112 m² inguruko azalera zolatua du.
Helbidea: Txapardoia kalea, 10. 31415 Erronkari (Nafarroa).
Katastroko identifikazioa: 310000000001570028UD.
Enkante publikoaren bidez besterenduko da.
Hasierako prezioa: 85.583,67 euro.
Nafarroako Gobernuaren baimena eskuratu ondoren, besterentzeko erabakia Udalaren iragarki oholean egonen da hilabete batean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek bidezko juzgatzen dituzten proposamenak aurkez ditzaten espedientean dagoen ereduaren arabera.
Ondorio horietarako, espedientea Udaleko Idazkaritzan izanen dute eskura, hura aztertu eta kontsulta dezaten, jendea hartzeko orduetan.
Garden, 2015eko apirilaren 28an.–Alkatea, José Javier Echandi Sarriés.
Iragarkiaren kodea: L1510342