145. ALDIZKARIA - 2015eko uztailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GALAR

Ezkirozko 2. poligonoko 1. lurzatiaren xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Galar Zendeako Udalak, 2015eko uztailaren 3an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Ezkirozko 2. poligonoko 1. lurzatiaren xehetasun azterlana, Ezkirozko Kontzejuak sustatua (ED/2015/6).

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, dokumentua behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Getze Galarren, 2015eko uztailaren 20an.–Alkatea, Cecilio Lusarreta Echarri.

Iragarkiaren kodea: L1510513