2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GALAR
Comarca 2 poligonoko 15.4.1.A) lurzatiaren xehetasun azterlana. Hasierako onespena
Galar Zendeako Udalak, 2015eko uztailaren 3an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea katastroko Comarca 2 poligonoko 15.4.1.A) lurzatiaren (gaur egun 10. poligonoko 917. lurzatia) xehetasun azterlana, Navarra de Suelo y Vivienda, S.A.k sustaturik. (ED/2015/7).
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, dokumentua behin betiko onetsiko da, bidezko bada.
Getze Galarren, 2015eko uztailaren 17an.–Alkatea, Cecilio Lusarreta Echarri.
Iragarkiaren kodea: L1510480