2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ETXAURI
1. aldaketa 2015eko aurrekontuetan. Hasierako onespena
Etxauriko Udalak, 2015eko uztailaren 14ko osoko bilkuran, 1. aldaketa hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2015eko aurrekontuan.
Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz, espedienteak Idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedienteak aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Etxaurin, 2015eko uztailaren 15ean.–Alkatea, Idoia Aritzala Etxarren.
Iragarkiaren kodea: L1510376