2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ESTERIBAR
Udalkideen bilkura-sariak eta kalte-ordainak
Esteribarko Udalak, 2015eko uztailaren 2an egin osoko bilkura berezian, honako erabaki hau hartu zuen:
“1. Honako zenbateko hauek ezartzea Udalbatzako kideentzat, Udalaren organo kolegiatuetara eta udal honek parte hartu beharreko organo kolegiatuetara joateagatik:
a) Osoko bilkuretara joateagatik: 90 euro.
b) Informazio batzordeetara edo udal honek parte hartu beharreko organo kolegiatuetara joateagatik, betiere organo horrek ez badio joategatik ordaintzen delako zinegotziari: 60 euro.
Zenbateko garbiak dira horiek eta jada aplikatu zaizkie PFEZren atxikipenaren ondoriozko kenkariak.
2. Kalte-ordain hauek ezartzea, karguetan aritzeak benetan ekarritako gastuengatik:
a) Esteribarko Udaletik kanpo bilkura ofizial batera joan eta etortzeko kilometroengatik: Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileendako ezartzen diren zenbatekoak emanen dira kalte-ordain gisa.
b) Karguan aritzean egindako beste edozein gastu, behar bezala baimendua, aldez aurretik agirien bidez behar bezala frogatuta.
3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta Esteribarko Udalaren iragarki oholean paratzea, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75.5 artikuluko ondorioak izan ditzan.”
Esteribarren, 2015eko uztailaren 14an.–Alkatea, Mikel Gastesi Zabaleta.
Iragarkiaren kodea: L1510337