2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LIZARRA
Udaltzainburua. Kargutik kentzea.
Alkatetzaren 210/2015 Dekretua
Nafarroako Poliziei buruzko martxoaren 23ko 8/2007 Foru Legearen 23. eta 26. artikuluek diotenez, Polizia Kidegoko burua izendapen libreko behin-behineko langilea izanen da, eta alkateari edo toki entitateko buruari dagokio hura izendatu eta kargutik kentzea.
Horrenbestez, Lizarrako Udaltzaingoko buruak aurkeztutako idazkia ikusita, eta nireak ditudan eskudantziak erabiliz, Alkatetza honek,
EBATZI DU:
1. Jaime Vidaurreta Fernández Lizarrako Udaltzaingoko burua kargutik kentzea, berak hala eskatuta, eta emandako zerbitzuak eskertzea.
2. Kargu uzteak 2015eko uztailaren 31tik aitzina izanen du eragina.
3. Ebazpen honen berri ematea Osoko Bilkurari kide anitzeko organo horrek egiten duen lehen bilera arruntean, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea.
Lizarran, 2015eko uztailaren 14an.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.
Iragarkiaren kodea: L1510381