2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CASTEJÓN
Jarduera sailkaturako lizentzia. Baimena
Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua betetzeko, aditzera ematen da ezen, Alkatetzaren ebazpenaren bidez, honako ezaugarri hauek dituen jarduerarako lizentzia eman dela:
Lizentzia eman zen eguna: 2015eko uztailaren 10a. Kontzesio hartzailea: José Ignacio Gabasa Ocón. Jarduera: txahalen gizendegia. Tokia: 2. poligonoko 5023-B lurzatia (abeltzaintzako poligonoa).
Castejonen, 2015eko uztailaren 10ean.–Alkatea, David Álvarez Yanguas.
Iragarkiaren kodea: L1510362