145. ALDIZKARIA - 2015eko uztailaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

100/2015 FORU AGINDUA, uztailaren 1ekoa, Osasuneko kontseilariak emana, Enrique Lorenzo Vello jauna, Osasun Zuzendaritza Nagusiko Osasuneko Informazio Sistemen Zerbitzuko Euskarri Funtzionalerako Bulegoko burua, kargutik kendu eta emandako zerbitzuak eskertzen dizkiona.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriko bigarren ataleko bigarren paragrafoan xedatzen du atalburu eta bulegoburuen bitarte baterako izendapena indarrik gabe uzten ahal duela erabaki hori hartu zuen organo berak.

Hori horrela, Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoek langileen arloan dituzten eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren 3. artikuluaren bidez emandako ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Enrique Lorenzo Vello, Osasun Zuzendaritza Nagusiko Osasuneko Informazio Sistemen Zerbitzuko Euskarri Funtzionalerako Bulegoko burua, kargutik kentzea eta emandako zerbitzuak eskertzea.

2. Foru agindu hau jakinaraztea interesdunari, eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari eta Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari, Osasun Zuzendaritza Nagusiko Osasuneko Informazio Sistemen Zerbitzuari eta Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2015eko uztailaren 1ean.–Osasuneko kontseilaria, Marta Vera Janín.

Iragarkiaren kodea: F1509898