145. ALDIZKARIA - 2015eko uztailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CÁRCAR

Hautetsien ordainsariak

Carcarko Udalak, 2015eko uztailaren 2an egin bilkuran, ondotik ematen den erabakia hartu zuen, jarraian hitzez hitz adierazi dena eta, Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 75.5 artikuluari jarraikiz, osorik argitaratu dena:

1. Alkatearendako 12.600,00 euroko urteko ordainsari garbia onestea, alkatearen karguan erabateko dedikazioan aritzeagatik.

2. Zinegotziek 90,00 euroko ordainketa izanen dute osoko bilkura bakoitzera joateagatik.

3. Zenbateko hauek indarra zuten aurrekoak ordeztuko dituzte, 2015eko uztailaren 2tik aitzina izanen dute indarra, eta aurreko sistema indargabetuko da.

4. Udalak pagatzen dituen ordainsari eta bilkura-sari hauek Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko araudiari lotuko zaizkio.

5. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Herriko Etxeko iragarki oholean osorik argitaratzea.

Carcarren, 2015eko uztailaren 15ean.–Alkate udalburua, M.ª Teresa Insausti Sola.

Iragarkiaren kodea: L1510435