145. ALDIZKARIA - 2015eko uztailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CABANILLAS

Udalkideendako ordainsariak

Cabanillasko Udalak, 2015eko uztailaren 14an egin osoko bilkuran, besteak beste, honako erabakia hartu zuen:

1. Hautetsiendako ordainketa hauek ezartzea, kargu publikoan aritzeagatik:

–Udalkideen udal organoetako bilkura-sariak:

  • 72,50 euro, osoko bilkuretara joateagatik.
  • 72,50 euro, informazio batzordeetara joateagatik.

–Udalbatzako kideei karguan aritzeagatik izandako egiazko gastuen kalte-ordainak ordaintzea; aitzinetik, justifikatu eta baimendu beharko dira.

2. Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 57.3 artikuluan xedatuari jarraituz, erabaki honek eragina izanen du berau hartu denetik aitzina.

3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Herriko Etxeko iragarki oholean argitaratzea.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Cabanillasen, 2015eko uztailaren 15ean.–Alkatea, Jesús Santos Pérez.

Iragarkiaren kodea: L1510419