145. ALDIZKARIA - 2015eko uztailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CABANILLAS

Zinegotzi delegatuen izendapena

Alkatetzak 2015eko uztailaren 10ean eman 94/2015 Ebazpenaren bidez, ondotik ematen den erabakia hartu zen. Hona hemen haren xedapen zatia, osorik:

Lehenbizikoa.–Honako hauek zinegotzi delegatu izendatzea:

Kultura eta Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi delegatua: Rebeca Valbuena Sola.

Festa, Kirol eta Gazteriaren zinegotzi delegatua: Laura Irañeta Gil.

Nekazaritza, Hirigintza eta Ingurumeneko zinegotzi delegatua: Gustavo Rodríguez Aguado.

Bigarrena.–Eskuordetza guztiek Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 43.5.b artikuluan adierazitako ahalmenak izanen dituzte.

Hirugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialera igortzea eta interesdunei jakinaraztea, izendapena onetsi edo uka dezaten. Dena den, ukoa hiru eguneko epean jakinarazi ezean, izendapena onetsitzat joko da.

Cabanillasen, 2015eko uztailaren 10ean.–Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L1510364