145. ALDIZKARIA - 2015eko uztailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Kulturako eta Jaietako Patronatuaren Zuzendaritza Batzordeko burutzaren eskuordetza

Udaleko alkateak 597/2015 Ebazpena eman du, 2015eko uztailaren 20an. Hona hemen haren testua:

1. Burlatako Udaleko zinegotzi eta Kulturako eta Jaietako Patronatuaren Zuzendaritza Batzordeko mahaikide-zinegotzi Joana Eguillor Francoyren eskutan uztea Kulturako eta Jaietako Patronatuaren Zuzendaritza Batzordeko burutza.

2. Ebazpen honetan egindako eskuordetzak, indarra har dezan, zinegotzi delegatuaren onarpena beharko du. Isilbidez eman dela ulertuko da, baldin eta ebazpena jakinarazi eta hiru egun baliodunean Udal honetako Alkatetzari eskuordetza onartu ez dela adierazten ez bazaio.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da eta haren edukiaren berri Udalbatzari emanen zaio egiten duen lehen osoko bilkuran.

4. Erabaki hau igortzea Joana Eguillor Francoyri eta Udal honetako Kulturako eta Jaietako Patronatuari, jakin dezaten eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Burlatan, 2015eko uztailaren 20an.–Alkatea, José María Noval Galarraga.

Iragarkiaren kodea: L1510500