145. ALDIZKARIA - 2015eko uztailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BETELU

Udalbatzako kideen lansariak, bilkura-sariak eta kalte-ordainak

Beteluko Udalak, 2015eko ekainaren 18an egin osoko bilkuran, erabaki hau hartu zuen:

Udalbatzako kideen lansariak, bilkura-sariak eta kalte-ordainak zehazteko irekitako prozedura azterturik, Kontu-hartzailetzaren eta Idazkaritzaren txostenak izanda, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75. artikuluan eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 13. artikuluan agindutakoan oinarrituta, eta Udalaren ezaugarri bereziak aztertuta, Beteluko Udalak osoko bilkuran,

ERABAKI DU:

Lehendabizikoa.–Miguel Javier Recalde Goldáraz jaun alkatea dedikazio partzialean ariko da bere karguan.

Udalarentzat 908 ordu sartuko dira urtean, lanegunetan banatuta; hogei ordu aste bakoitzean, alegia. Ordutegia karguaren premietara egokituko da.

Bigarrena.–Alkatetzaren lansarietarako honako hau finkatu da: 14.600,04 euro urtean, hamabi hilabetetan ordainduta.

–Akordioak 2015eko uztailaren 1ean hartuko du indarra.

Hurrengo urteetan zenbateko hori handituko da, Nafarroako Foru Komunitatean kontsumoko prezioen indizeak duen gorakada portzentzualaren hein berean; zein urtetan igoko den, haren aurreko urteko urtarriletik abendura artekoa kontuan hartuta.

Hirugarrena.–Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorrari eskatuko zaio bertan sarrera eman diezaiola Miguel Javier Recalde Goldaraz alkateari.

Laugarrena.–Udalak bere gain hartuko du dagokion enpresa-kuotaren ordainketa.

Bosgarrena.–Udalbatzako kide anitzeko organoen bilkuretan parte hartzeagatik, bilkura-sari hau finkatu da, erabateko dedikazioa edo partziala ez dutenentzat:

–Udalbatzako kide anitzeko organoen bilkura bakoitzean parte hartzeagatik: 72,00 euro.

Gehienez ere, kide anitzeko organoen hamabi bilkuretan parte hartzeagatik jasoko du bilkura-saria Udalbatzako kide bakoitzak.

2015ean, gehienez ere kide anitzeko organoen sei bilkuretan parte hartzeagatik jasoko du bilkura-saria Udalbatza berriko kide bakoitzak.

Seigarrena.–Karguan aritzean sortzen diren gastuen kalte-ordainak agiri bidez frogatu beharko dira. Bidaia bere ibilgailuan egiteagatik, 0,30 euro ordainduko dira kilometro bakoitzeko.

Zazpigarrena.–Erabaki hau aditzera ematea, aldez aurretik Udaletxeko iragarki oholean jarriz eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75.5 artikuluan xedatutakoarekin bat.

Betelun, 2015eko ekainaren 18an.–Alkatea, Miguel Javier Recalde Goldaraz.

Iragarkiaren kodea: L1510388