2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERRIOBEITI
Alkatetzaren 2015eko ekainaren 16ko dekretua. Batzordeen eraketa
Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen 21.3 artikuluak eskumenak eskuordetzearen arloan ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, eta kontuan hartuz 2568/1986 Errege Dekretuak onetsitako Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 43, 44, 45. artikuluek eta 125. artikuluko a) letrak ezartzen dutela alkatea edo Udalbatzako burua dela informazio batzorde guztietako berezko burua, eta eskumen hori Udalbatzako edozein kideren esku uzten ahal duela.
EBATZI DUT:
1. Eskuordetze hauek egitea, zehazten diren udal arlo edo zerbitzuei dagokienean, ondoan ematen diren zinegotziei:
1.–Ogasunaren eta Kontuen Batzordea. Mahaiburua: Juan Mari Albizu Andueza.
2.–Hirigintza eta Ingurumen Batzordea. Mahaiburua: Juan Mari Albizu Andueza.
3.–Kultura eta Euskara Batzordea. Mahaiburua: Luis Miranda Orella.
4.–Kirol Batzordea (kirol instalazioak). Mahaiburua: Ingrid Montiel Comino.
5.–Hezkuntza eta Gazteria Batzordea. Mahaiburua: Rosa Blanco Gómez.
6.–Gizarte Politikako Batzordea (emakumea, berdintasuna). Mahaiburua: Nerea Torregrosa Armendáriz.
7.–Partaidetza Batzordea (kontzejuak, aldizkaria, web orria, baliabideak). Mahaiburua: Koldo Abrego Primo.
2. Dagozkion zerbitzuen barne zuzendaritza, antolaketa eta kudeaketa hartuko ditu eskuordetzak. Kanpoan gelditzen da hirugarrenengan eragina duten egintza administratiboen bitartez ebazteko ahalmena.
3. Eskuordetze horien berri ematea Osoko Bilkurari, egiten duen lehenbiziko saioan.
4. Aipatu eskuordetzeen iragarkia igortzea Nafarroako Aldizkari Ofizialera, argitara dadin, eta Udalaren iragarki oholean ikusgai jartzea.
5. Jakinaraz bekie, zuzenean, izendatuei, nahiz eta ebazpen hau sinatu eta biharamunean izanen duen eragina.
Berriobeitin, 2015eko uztailaren 16an.–Alkate udalburua, Juan María Albizu Andueza.
Iragarkiaren kodea: L1510538