2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERRIOBEITI
Deialdia, Berriobeitiko Udalaren zerbitzuko administrari-ofizial izateko lanpostu huts bat lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko. Izendapena
2015eko 104. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 1ean, deialdia argitaratu zen, Berriobeitiko Udaleko 13 zenbakiko administrari-ofizialaren lanpostua lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko.
Ezarritako epearen barruan, eskaera bat aurkeztu zen, berariaz eratutako epaimahaiak baloratu eta onartu egin zuen. José Vidal Cobosi 18,61 puntu eman zitzaizkion, aurkeztu zituen merezimenduak baloratuta.
Deialdiaren 11. oinarrian izendapenari buruz ezartzen dena kontuan hartuz.
“Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. artikuluaren g) eta h) ataletan –Toki Araubidearen arloan indarra duten lege xedapenen testu bategina onesten duen apirilaren 18ko 781/1986 Legegintzako Errege Dekretuaren 24. artikuluarekin bat– esleitutako eskudantziak erabiliz,”
EBATZI DUT:
Lehena.–José Vidal Cobos izendatzea Idazkaritza Alorreko 13 zenbakiko lanpostuko administrari ofizial, lanpostu hori Berriobeitiko Udalaren barneko lekualdatze lehiaketan eskaini baita.
Bigarrena.–Izendapen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Hirugarrena.–Erabaki hau José Vidal Cobosi jakinaraztea.
Berriobeitin, 2015eko uztailaren 20an.–Alkatea, Juan María Albizu Andueza.
Iragarkiaren kodea: L1510536