145. ALDIZKARIA - 2015eko uztailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

2015eko aurrekontua. Hasierako onespena

Berriobeitiko Kontzejuko Batzarrak, 2015eko maiatzaren 8an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Kontzejuaren 2015eko aurrekontua.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Berriobeitin, 2015eko uztailaren 20an.–Kontzejuko burua, Francisco Javier Díaz Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: L1510488