145. ALDIZKARIA - 2015eko uztailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATETZ

Wifi teknologiaren bidez Interneten nabigatzeko zerbitzua handitzeagatiko prezio publikoa arautzen duen ordenantza. Behin betiko onespena

Atezko Udalak, 2015eko apirilaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Wifi teknologiaren bidez Interneten nabigatzeko zerbitzua handitzeagatiko prezio publikoa arautzen duen ordenantzan. Hori 2015eko 93. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 15ean.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, ordenantza horretan egin aldaketa behin betiko onetsi eta argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Eritze Atetzen, 2015eko uztailaren 7an.–Alkatea, Ezekiel Martin Muxika.

WIFI TEKNOLOGIAREN BIDEZ INTERNETEN NABIGATZEKO ZERBITZUA HANDITZEAGATIKO PREZIO PUBLIKOA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA

2. artikulua honela gelditu da idatzirik:

2. artikulua. Zergapeko egintza.

Zergapeko egintza da nabigazioa 100 mega simetrikotara handitzea, %100 bermatuz haririk gabeko Wifi teknologiaren bidez.

3. artikulua honela gelditu da idatzirik:

3. artikulua. Subjektu pasiboak.

Subjektu pasiboak dira zergapeko egintza hori osatzen duten zerbitzuak eskatzen dituzten pertsonak.

4. artikulua honela gelditu da idatzirik:

4. artikulua. Ordaintzera behartuta daudenak.

Tasa ordaintzera behartuta daude Wifi teknologiaren bidezko Internet zerbitzua eskatzen dutenak.

5. artikulua honela gelditu da idatzirik:

5. artikulua. Tarifak.

100 mega simetrikotara handitzearen onuradunak: 15 euro/hil (BEZa barne)

6.1 artikulua honela gelditu da idatzirik:

6. artikulua. Ordaintzeko betebeharra eta kudeaketa.

1. Ordenantza honetako prezio publikoa ordaintzeko betebeharra zerbitzua egitetik sortzen da. Atezko Udalak ordainagiriak igorriko ditu hiruhileko bakoitzeko lehenengo hamabostaldian.

Iragarkiaren kodea: L1510344