2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ATETZ
Alkateordearen izendapena
Alkatetzak 2015eko ekainaren 23an eman 33/2015 Ebazpenaren bidez, honako erabaki hau hartu zen:
Lehenbizikoa.–Ondotik heldu den udalkidea alkateorde izendatzea, aipatu lege testuaren 46.2 artikuluari jarraikiz:
1. alkateordea: José Ángel Azpiroz Erviti.
Bigarrena.–2568/1986 Errege Dekretuaren 47. artikuluari jarraikiz, alkateorde izendatu denak nire eginkizunetan ordeztuko nau, aipatu arautegian ezarritako baldintzekin, herritik kanpo, eri edo ezindurik nabilenean edota Alkatetza hutsik gelditzen denean.
Hirugarrena.–Ebazpen honetan eginiko alkateordearen izendapenaren berri ematea Osoko Bilkurari.
Laugarrena.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, lege testu beraren 46. artikuluko bigarren lerroaldeari jarraikiz.
Bosgarrena.–Interesdunari zuzenean jakinaraztea.
Eritze Atetzen, 2015eko uztailaren 7an.–Alkatea, Ezekiel Martin Muxica.
Iragarkiaren kodea: L1510341