145. ALDIZKARIA - 2015eko uztailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARMAÑANTZAS

Laborantzako herrilurren esleipena eskatzeko epea irekitzea. Herritarrendako zuzeneko esleipena

Armañanzasko Udalak, 2015eko uztailaren 23an egin osoko bilkuran, bertzeak bertze, honako erabaki hau hartu zuen:

“Jarraian, alkateak jakinarazi du 2015ean herrilurretako lurzatien esleipena amaitu dela. Hori dela eta, horretarako esleipen prozedura ahalik eta arinen egin behar dela nabarmendu du. Udalkideei laborantzako herrilurrak aprobetxatzeko modalitateak, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean, Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamenduan eta Udalak horri buruz onetsitako ordenantzan arautu direnak, gogorarazi ondoren, lehentasuna duten herritarrendako esleipena eta herritarrendako zuzeneko esleipena aztertu ziren.

Hortaz, bildutako guztien aldeko botoa –gehiengo soila– izanik, honako hau

ERABAKI DA: (...)

2. 15 eguneko epea irekitzea Udalean laborantzako herrilurren esleipena eskatzeko, herritarren zuzeneko esleipena erabiliz. Eskaera egiten ahalko dute familia unitateko titularrak diren bizilagunek, betetzen badituzte urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 154. eta 182. artikuluetan eta Udal honen herrilurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzaren 14. artikuluan aipatzen diren baldintzak.

(...).”

Erabaki hori betetzeko, argitara ematen da iragarki hau eta hamabortz egun balioduneko epea irekitzen aipatutako eskabideak aurkez daitezen.

Armañantzasen, 2015eko uztailaren 23an.–Alkatea, Francisco Javier Oyón Sanz.

Iragarkiaren kodea: L1510444