2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARMAÑANTZAS
Laborantzako herrilurren esleipena eskatzeko epea irekitzea. Lehentasuna duten herritarrendako aprobetxamenduak
Armañantzasko Udalak, 2015eko uztailaren 23an egin osoko bilkuran, bertzeak bertze, honako erabaki hau hartu zuen:
“Jarraian, alkateak jakinarazi du 2015ean herrilurretako lurzatien esleipena amaitu dela. Hori dela eta, horretarako esleipen prozedura ahalik eta arinen egin behar dela nabarmendu du. Udalkideei laborantzako herrilurrak aprobetxatzeko modalitateak, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean, Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamenduan eta Udalak horri buruz onetsitako ordenantzan arautu direnak, gogorarazi ondoren, lehentasuna duten herritarrendako esleipena eta herritarrendako zuzeneko esleipena aztertu ziren.
Hortaz, bildutako guztien aldeko botoa –gehiengo soila– izanik, honako hau
ERABAKI DA:
1. Udalaren iragarki oholean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea 15 eguneko epea zabalduko dela, eskubidea dutela uste duten herritarrek laborantzako herrilurrak esleitzeko eska dezaten lehentasuna duten herritarrendako aprobetxamenduen modalitatean. Interesdunek frogatu beharko dute betetzen dituztela Udal honetako herrilurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzaren 14. eta 16. artikuluetako baldintzak eta urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 154., 158. eta 182. artikuluetakoak.
(..).”
Erabaki hori betetzeko, argitara ematen da iragarki hau eta hamabortz egun balioduneko epea irekitzen aipatutako eskabideak aurkez daitezen.
Armañantzasen, 2015eko uztailaren 23an.–Alkatea, Francisco Javier Oyón Sanz.
Iragarkiaren kodea: L1510443