145. ALDIZKARIA - 2015eko uztailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANTZA

Eginkizunak eskuordetzea

Lan atsedenaldia dela-eta bidezko da eskudantziak beste baten esku uztea 2015eko uztailaren 4tik uztailaren 12 arte.

Toki Korporazioen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduko (abenduaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bitartez onetsi hartako) 47. artikuluan ezarritakoari jarraituz,

EBATZI DUT:

1. Alkate gisa ditudan eskudantzia guztiak M. Carmen Peña Lizarazu lehen alkateordearen esku uztea 2015eko uztailaren 4tik uztailaren 12 arte.

2. Delegazio hau lehen alkateordeari jakinaraztea.

3. Osoko Bilkurari honen berri ematea, biltzen den hurrengo aldian, eta ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Arantzan, 2015eko ekainaren 29an.–Alkatea, Juan Miguel Almandoz Mitxelena.

Iragarkiaren kodea: L1510339