2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARAKIL
Alkateordearen izendapena
Alkatetzaren 119/2015 Ebazpena, 2015eko uztailaren 10ekoa, Francisco Javier Huarte Garro Arakil Ibarreko Udaleko alkateorde izendatzen duena.
Alkate karguaz jabeturik 2015eko ekainaren 13an egin bilkuran berezian, Rubén Goñi Urrozek, Arakil Ibarreko Udaleko alkate udalburu naizen honek,
EBATZI DUT:
Lehenbizikoa.–Goio Santesteban Núñezek alkateordea izateari uzten diola erabakitzea, eta Francisco Javier Huarte Garro Arakilgo Udaleko alkateorde izendatzea.
Bigarrena.–Ebazpen honen berri ematea interesdunari eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara ematea.
Jakinarazten da behar diren ondorioak izan ditzan. Ebazpenaren aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, Udalari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten den egunetik aitzina.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Arakilen, 2015eko uztailaren 10ean.–Alkatea, Rubén Goñi Urroz.
Iragarkiaren kodea: L1510454