1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
62/2015 FORU AGINDUA, ekainaren 30ekoa, Hezkuntzako kontseilariak emana, M.ª Susana Puyo Villafranca andrea, Irakasleentzako Arretaren, Bizikidetzaren eta Berdintasunaren Bulegoko burua, kargutik kentzen duena, berak eskatu baitu.
Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak hirugarren xedapen gehigarriko bigarren atalean xedatzen du ezen atalburuen bitarte baterako izendapena indarrik gabe uzten ahal duela erabaki hori hartu zuen organoak berak, libreki.
Horrenbestez,
AGINDU DUT:
1. M.ª Susana Puyo Villafranca andrea, Hezkuntza Departamentuko Irakasleentzako Arretaren, Bizikidetzaren eta Berdintasunaren Bulegoko burua, kargutik kentzea, berak eskatu baitu, eta emandako zerbitzuak eskertzea. Kargu-uzteak 2015eko abuztuaren 1etik aurrera izanen ditu ondorioak.
2. Giza Baliabideen Zerbitzuko Langileriaren Plantillarako Bulegoari eta interesdunari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2015eko ekainaren 30ean.–Hezkuntzako kontseilaria, José Iribas Sánchez de Boado.
Iragarkiaren kodea: F1510425