2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OIBAR
Hautetsien ordainsariak
Oibarko Udalak, 2015eko ekainaren 25ean egin osoko bilkuran, erabaki hau hartu zuen:
1. Alkatearendako 10.322 euroko urteko ordainsari gordina onestea, Gizarte Segurantzaren enpresa-kuota salbu, kargu horretan dedikazio partzialean aritzeagatik. Zenbatekoa urtero goitituko da, Nafarroako Gobernuak hautetsiendako ordaintzen duena goititzen den portzentaje berean, abenduaren 3ko 17/2004 Foru Legean ezarritakoaren arabera.
2. Gainerako zinegotziendako 100 euroko saria ezartzea Udalbatzaren organo kolegiatuen bilkura bakoitzera joateagatik: osoko bilkurak eta batzordeak. Zinegotzi bakoitzari urtero, gehienez ere, 1.200 euro ordainduko zaizkio.
3. Frogagiriak ekarri ondoren, zinegotziei kalte-ordaina ematea beren karguan aritzean sortutako gastuengatik, adibidez, kilometrajea, dietak eta abar.
Erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 75.5 artikulua betetzeko.
Oibarren, 2015eko uztailaren 21ean.–Alkate udalburua, Pedro Lanas Arbeloa.
Iragarkiaren kodea: L1510549