2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
EGUESIBAR
Deialdia, hautaproben bitartez administrari-ofizialaren lanpostuan aldi baterako kontratuarekin aritzeko izangaien bi zerrenda osatzeko, bata izangai euskaldunekin. Akats zuzenketa
Deialdi honen xedea da, hautaproben bitartez, Eguesibarko Udalaren zerbitzuko C mailako administrari-ofizialaren lanpostuan aritzeko izangaien bi zerrenda osatzea, horietako bat izangai euskaldunekin, Udalean sortzen diren beharrei aldi baterako erantzutearren. Deialdiaren oinarriak 2015eko 84. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren, maiatzaren 4an, baina horietan akatsa antzeman da, eta, iragarki honen bidez, hori zuzenduko da.
Oinarrietan 7.2 atal bikoitza dago, baina honako eduki hau daukana: “Ariketak plika sistemaren bidez eginen dira” akats baten ondorioz gehitu da, hau da, ez da bertan agertu behar.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Sarrigurenen, 2015eko uztailaren 14an.–Jarduneko alkatea, Helena Arruabarrena Polite.
Iragarkiaren kodea: L1510387