2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
AGOITZ
Izangai onartuen behin-behineko zerrenda. Agoizko Udaleko C mailako lehen mailako ofiziala izateko hiru lanpostu huts oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko deialdia
Eskabideak aurkezteko epea amaiturik eta 2015eko 112. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 11n, argitaratu zen deialdiaren 6. oinarrian xedatuarekin bat, eta izangai bazterturik ez dagoelarik, Alkatetzaren 2015eko uztailaren 16ko Ebazpenean xedatutakoaren arabera, onartuen behin-behineko zerrenda argitaratzen da jarraian.
Deialdiaren 4.2 oinarrian xedatuarekin bat, interesdunek erreklamazioak aurkezten ahalko dituzte behin-behineko zerrendaren aurka, zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo hamar egun baliodunean. Erreklamazio epea iragan eta, hala denean, haiek ebatzita, izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsiko du Alkatetzak, eta iragarki oholean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da. Orobat, oposizio-lehiaketako probak zein toki, egun eta ordutan hasiko diren adieraziko da.
Agoitzen, 2015eko uztailaren 16an.–Alkatea, Unai Lako Goñi.
ERANSKINA
Izangaien behin-behineko zerrenda
Onartuak:
AQUERRETA APESTEGUÍA, ANDRÉS
MINA LÓPEZ, FRANCISCO JAVIER
ARÓSTEGUI ARLEGUI, IÑAKI
Baztertuak: inor ez.
Iragarkiaren kodea: L1510439