145. ALDIZKARIA - 2015eko uztailaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

61/2015 FORU AGINDUA, ekainaren 30ekoa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Pilar Munárriz Santamaría andrea, Hezkuntza Departamentuko 0-3 urteko Haurren Bulegoko burua, kargutik kentzen duena, berak eskatuta.

Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak hirugarren xedapen gehigarriko bigarren idatz-zatian ezartzen du bulegoburuen bitarte baterako izendapena indarrik gabe uzten ahal duela erabaki hori hartu zuen organo berak.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

1. Gustavo Adolfo Errea Lizaur jauna, Hezkuntza Departamentuko 0-3 urteko Haurren Bulegoko burua, kargutik kentzea, berak eskatu baitu, eta emandako zerbitzuak eskertzea. Kargu-uzteak 2015eko ekainaren 30etik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Foru agindu hau igortzea Giza Baliabideen Zerbitzuko Langileriaren Plantillarako Bulegoari eta interesdunari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2015eko ekainaren 30ean.–Hezkuntzako kontseilaria, José Iribas Sánchez de Boado.

Iragarkiaren kodea: F1509852