1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
60/2015 FORU AGINDUA, ekainaren 30ekoa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Isabel Mendaza Marrodán andrea Hezkuntza Departamentuko Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen Zuzendaritza Nagusiko 0-3 urteko Haurren eta Landa Eskolen Ataleko burua, kargutik kentzen duena, berak eskatu baitu.
Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak hirugarren xedapen gehigarriko bigarren atalean xedatzen du atalburuen bitarte baterako izendapena indarrik gabe uzten ahal duela erabaki hori hartu zuen organoak berak, libreki.
Horrenbestez,
AGINDU DUT:
1. Isabel Mendaza Marrodán andrea Hezkuntza Departamentuko Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen Zuzendaritza Nagusiko 0-3 urteko Haurren eta Landa Eskolen Ataleko burua, kargutik kentzea, berak eskatu baitu, eta emandako zerbitzuak eskertzea. Kargu-uzteak 2015eko ekainaren 30etik aurrera izanen ditu ondorioak.
2. Foru agindu hau igortzea Giza Baliabideen Zerbitzuko Langileriaren Plantillarako Bulegoari eta interesdunari, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2015eko ekainaren 30ean.–Hezkuntzako kontseilaria, José Iribas Sánchez de Boado.
Iragarkiaren kodea: F1509853