144. ALDIZKARIA - 2015eko uztailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

Akats zuzenketa, Udal Plan Orokorreko aldaketa xehakatuaren behin betiko onespenaren iragarkian. Hirigintzako arauak eta hirigintzako araudi orokorra lurzoru urbanizaezinean

Akatsa atzeman da, aipatu iragarkiaren testuan (138. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 17koa, 8219. orrialdea); hortaz, hura zuzentzeko, hemen ematen da testu zuzena.

“Udalak, 2015eko maiatzaren 22an egin osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, behin betiko onetsi zuen Udal Plan Orokorreko lurzoru urbanizaezinetako hirigintzako arauetako eta araudi orokorreko aldaketa xehakatua, Berako Udalak berak sustatua. Orain, argitara ematen da lurzoru urbanizaezinetako arauen eta hirigintzako arauen testu osoa, aldaketak barne, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 71/1985 Legearen 70.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz”.

Iruñean, 2015eko uztailaren 23an.–Aldizkari Ofizialaren Zerbitzua.

ERANSKINA

1.–Hirigintza arauak (PDF).

2.–Arauak lurzoru urbanizaezinean (PDF).

Iragarkiaren kodea: L1510616