144. ALDIZKARIA - 2015eko uztailaren 27a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO MERKATARITZAKO 1. EPAITEGIA

Ediktua. 441/2014 hitzezko judizioa

Aditzera ematen da epaitegi honetan sozietateei buruzko 441/2014 hitzezko judizioaren prozedura bideratzen ari dela eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen idazpurua eta epaitza, hitzez hitz:

73/15 epaia. Iruñean, 2015eko apirilaren 22an.

Esther Fernández Arjonilla andreak, Iruñeko eta bere barrutiko Merkataritza arloko 1. Epaitegiko magistratuak, epaitegi honetan bideratzen ari den sozietateei buruzko 441/2014 hitzezko judizioaren (250.2) autoak aztertu ditu. Auzia Fuelservices Navarra SLk sustatu du, José María Ayala Leoz prokuradore jaunak ordezkatuta eta Carlos María Bacaicoa Hualde legelari jaunak lagunduta, Andrei Cosciug eta Xabier Martinicorena Garro jaunen aurka, María Rosario Biurrun Biurrun prokuradore andreak ordezkatuta eta Gustavo Zubieta legelari jaunak lagunduta, eta Arcadie Cosciugen kontra, auzi-ihesean baitago.

Epaitza:

Ezesten dut José María Ayala Leoz auzitegietako prokuradoreak, Fuel Services Navarra SLren izenean eta hura ordezkatuz, jarritako demanda, Andrei Cosciug eta Xabier Martinicorena Garroren kontrakoa, María Rosario Biurrun Biurrun auzitegietako prokuradoreak ordezkatuak baitira, eta Arcadie Csciugen kontrakoa, auzi-ihesean baitago.

Demandatua kondenatzen dut kostuak ordaintzera.

Aurkaratzeko bidea: ebazpen honen aurka apelazio-errekurtsoa aurkezten ahal da, jakinarazi eta biharamunetik hogei eguneko epean; horretarako, idazki bat aurkeztuko da epaitegi honetan, eta hartan azaldu zer alegaziotan oinarritzen den aurkaratzea, zein ebazpen errekurritzen den eta zein erabaki aurkaratzen.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut. Epaiaren lekukotza egin bedi autoei eransteko. Magistratua.

Eta Arcadie Cosciugi legezko zitazioa egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2015eko ekainaren 22an.–Idazkari judiziala, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: J1509469