144. ALDIZKARIA - 2015eko uztailaren 27a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 2. EPAITEGIA

Ediktua. 6980/2014 falta-judizioa

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela, lesio-falta batengatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

117/2015 epaia.

Iruñean, 2015eko apirilaren 22an.

Nik, Fermín Otamendi Zozaya jaunak, Instrukzioko 2. Epaitegiko epaile magistratuak, lesio-falta bat dela-eta José Vivas Díaz salatuaren aurka bideratu den auzia aztertu dut ahozko eta jendaurreko 6980/2014 falta-judizioan. Fiskaltzak parte hartu du.

Epaitza:

José Vivas Díaz jauna absolbitu egiten dut epaitutako egitateetan izan lezakeen edonolako erantzukizun kriminaletik, eta kostuak ofizioz ordaindu behar direla deklaratzen dut.

Ebazpen hau ez da irmoa, eta honen aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke bi ondoreetan epaitegi honetan, Nafarroako Probintzia Auzitegiari zuzendua, jakinarazten denetik bost eguneko epean.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta José Vivas Díazi jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2015eko ekainaren 19an.–Idazkari judiziala, M.ª Angeles Ruiz de la Cuesta Muñoz.

Iragarkiaren kodea: J1509518