2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARANTZA
Alkateordeak izendatzea
2015eko ekainaren 16an, Arantzako Udaleko alkateak, Juan Miguel Almandoz Mitxelenak, hitzez hitz honela dioen 48/2015 Ebazpena eman zuen:
“Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985. Legearen 23. artikuluari eta Toki Entitateen Antolaketari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikoari buruzko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 46 eta 52. artikuluei jarraikiz,
EBATZI DUT:
1. M. Carmen Peña Lizarazu andrea Arantzako Udaleko lehen alkateorde izendatzea.
2. Ander Almandoz Indakoetxea jauna Arantzako Udaleko bigarren alkateorde izendatzea.
3. Banan-banan jakinaraztea ebazpen honek ukitutako zinegotziei.
4. Osoko Bilkurari ebazpenaren berri ematea egiten duen lehenengo bilkuran, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin agintzea.”
Arantzan, 2015eko ekainaren 29an.–Alkatea, Juan Miguel Almandoz Mitxelena.
Iragarkiaren kodea: L1510313