4. PROZEDURA JUDIZIALAK
NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA
Ediktua. 66/2013 prozedura arrunta
María Ángeles Ederra Sanz, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salako idazkaria.
Aditzera ematen dut: 66/2013 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan epaia eman da eta irmo geratu da. Hona hemen horren idazpurua eta epaitza, hitzez hitz:
152/2015 epaia. Lehendakaria: Francisco Javier Pueyo Calleja jauna.–Magistratuak: María Jesús Azcona Labiano andrea.–María de las Mercedes Martin Olivera andrea.
Iruñean, 2014ko maiatzaren 20an.
Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak, aipatutako magistratu jaun-andreek osatutakoak, 66/2013 errekurtsoaren autoak aztertu ditu. Honako honen aurka sustatu zen errekurtsoa: Iruñeko Udalak onetsitako ordenantza fiskala, Jabari publikoko zoruan, hegalkinean eta zorupean hornidura zerbitzuen enpresa ustiatzaileek egiten dituzten aprobetxamendu berezien tasa arautzen duena, 2012ko 253. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, abenduaren 31n. Ondokoak izan dira alderdiak: errekurtsogilea, France Telecom España SAU merkataritza entitatea, Teresa Igea Larrayoz prokuradore andreak ordezkatua eta Yolanda López Casero legelari andreak zuzendua, eta, demandatua, Iruñeko Udala, Javier Araiz Rodríguez prokuradore jaunak ordezkatua eta Juan Luis Guijarro Salvador legelari jaunak zuzendua.
Hona gure epaitza:
1.–Partez baiesten dugu France Telecom SAUk jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Jabari publikoko zoruan, hegalkinean eta zorupean hornidura zerbitzuen enpresa ustiatzaileek egiten dituzten aprobetxamendu berezien tasa arautzen duen Iruñeko Udalaren ordenantza fiskalaren aurkakoa (2012ko 253. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, abenduaren 31n), eta, horrenbestez, honako hauen deuseztasuna deklaratzen dugu:
a) Ordenantzaren 2. artikuluko 1. ataleko intzisoa. Auziko tasaren zergapeko egintza finkatzen du, “haien titularra nor den alde batera utzita”, telefonia mugikorreko enpresei dagokienez.
b) 4.3 artikuluko azken intzisoa, honako honi dagokionez: hornidurak egiteko erabiltzen diren sareen titular ez diren telefonia mugikorreko enpresak edo entitateak izatea tasaren subjektu pasibo, nahiz eta sare horietan sartu, erabili edo elkarri konektatzeko eskubideen titularrak izan.
c) 5. artikulua.
d) 6. artikulua.
2. Ez da bidezkoa adierazpenik egitea prozedura honetako kostuei buruz.
Beraz, epai honen bidez, auzialdi honetan behin betiko epaituz, hori erabaki, agindu eta sinatzen dugu. Epaiaren ziurtapena autoei erantsiko zaie. Dena dela, epaiaren aurka kasazio-errekurtsoa jar daiteke.
Eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 72.2 eta 107.2 artikuluetan ezarritakoari jarraituz, honako hau egin eta sinatzen dut.
Iruñean, 2015eko ekainaren 22an.–Salako idazkaria, María Angeles Ederra Sanz.
Iragarkiaren kodea: J1509443