144. ALDIZKARIA - 2015eko uztailaren 27a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURI ALDEKO UR KONFEDERAZIOA

H/31/2º0222 C 6 espedientea-2. instantzia NL/br
Jendaurreko informazioa

Gaia: obrak baimentzeko eskaera.

Eskatzailea: Iberdrola Renovables Energía, S.A.

I.F.Z. zenbakia: A 81428476.

Helbidea: Vía de los Poblados 3, 9. eraikina, 28033 Madril (Madril).

Ibaiaren izena eta kodea: Ollingo erreka 1.0300140 eta afluenteak.

Tokia: Beriñesko presa eta Lapurren presa, Leitzako zentral hidroelektrikoan.

Udalerria eta probintzia: Ezkurra (Nafarroa).

Obren azalpen laburra eta helburua:

Xedea Leitzako edo Ollingo errekako eta Lapurren errekako ur harguneetarako lanak aldatzea da, emari ekologikoaren pasa bermatzeko. Presa bakoitzean muxarradura bat eginen da, emari ekologikoa pasatzeko, eta hormigoizko horma bat ubideko sarrera baino lehenago.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Ezkurrako udaletxean edo Kantauri aldeko Ur Konfederazioan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20071 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2015eko uztailaren 9an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2004ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2005eko urtarrilaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua, indardun deklaratua 2008ko uztailaren 25eko Ebazpenaren bidez), Noemí López Fernández.

Iragarkiaren kodea: E1510213