3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
KANTAURI ALDEKO UR KONFEDERAZIOA
H/31/2º0075 C 6 espedientea-4. instantzia NL/br
Jendaurreko informazioa
Gaia: obrak baimentzeko eskaera.
Eskatzailea: Iberdrola Renovables Energía, S.A.
I.F.Z. zenbakia: A 81428476.
Helbidea: Tomás Redondo, 1, 28033 Madril (Madril).
Ibaiaren izena eta kodea: Urumea - 1.0300.
Tokia: Arranbideko zentrala.
Udalerria eta probintzia: Goizueta eta Arano (Nafarroa).
Obren azalpen laburra eta helburua:
Hondoan dagoen hustubideko uhatea konpontzeko, beharrezkoa izanen da ur-agor bat eraikitzea uhatearen ondoan, 6 metroko luzerakoa eta metro bateko zabalerakoa. Ibaiak Ikatzolako errekarekin bat egiten duen tokian sartuko da ibilgura makina, zentraletik ibaian gora.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Goizuetako udaletxean edo Kantauri aldeko Ur Konfederazioan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20071 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.
Donostian, 2015eko uztailaren 9an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2004ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2005eko urtarrilaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua, indardun deklaratua 2008ko uztailaren 25eko Ebazpenaren bidez), Noemí López Fernández.
Iragarkiaren kodea: E1510171