144. ALDIZKARIA - 2015eko uztailaren 27a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURI ALDEKO UR KONFEDERAZIOA

H/31/2º0502 C 6 espedientea-3. instantzia NL/br
Jendaurreko informazioa

Gaia: obrak baimentzeko eskaera.

Eskatzailea: Electra Plazaola, S.A.

I.F.Z. zenbakia: A 20056925.

Helbidea: Arroka, 2, 1.a, 20006 - Donostia.

Ibaiaren izena: Franki erreka.

Tokia: Arranbideko zentrala.

Udalerria eta probintzia: Leitza (Nafarroa).

Obren azalpen laburra eta helburua:

Electra Plazaola SA enpresak baimena eskatu du Plazaola 2 zentraleko presa garbitzeko, Frankia ibaian, Leitzako udal mugapean (Nafarroa).

Lanak hondeamakinarekin eginen dira, eta ateratako materiala hondakindegira eramanen da. Ibilgura ezkerraldetik sartuko da, arrapala baten bidez, presatik ibaian gora.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Leitzako udaletxean edo Kantauri aldeko Ur Konfederazioan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20071 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2015eko uztailaren 8an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2004ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2005eko urtarrilaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua, indardun deklaratua 2008ko uztailaren 25eko Ebazpenaren bidez), Noemí López Fernández.

Iragarkiaren kodea: E1510162