3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
KANTAURI ALDEKO UR KONFEDERAZIOA
A/31/03207 espedientea-2. instantzia NL/br
Jendaurreko informazioa
Gaia: obrak baimentzeko eskaera.
Eskatzailea: M.ª Mercedes Echenique Miquelarena.
I.F.Z. zenbakia: 72632070 W.
Helbidea: Zubelzu, 8 - P 02 D 20301 - Irun (Gipuzkoa).
Ibaiaren edo ur-lasterraren izena eta kodea: Artesiaga 1.0100.210.
Tokia: Iruritako 69. poligonoko 73. lurzatia.
Udalerria eta probintzia: Baztan (Nafarroa).
Obren azalpen laburra eta helburua:
Lanen xedea da ur-bazterreko 42 metroko tarte bat egonkortzea Artesiaga errekaren eskuinaldean. Makinak ur-ibilguan sartuta ariko dira lanean; lehendabizi, ezpondaren profila aldatuko da, eta zimendutarako harri-kaiola zilindriko malguekin eginiko bi lerrokadura paralelo ezarriko dira. Ur-bazterreko 12 metroko tarte bati landare-sarearekin eta aldaxkekin eutsiko zaio, eta gainerakoari adar-estaldurarekin.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Baztango udaletxean edo Kantauri aldeko Ur Konfederazioan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20071 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.
Donostian, 2015eko uztailaren 8an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2004ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2005eko urtarrilaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua, indardun deklaratua 2008ko uztailaren 25eko Ebazpenaren bidez), Noemí López Fernández.
Iragarkiaren kodea: E1510117