3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
KANTAURI ALDEKO UR KONFEDERAZIOA
A/31/03287 NL/sr. espedientea. Jendaurreko informazioa
Gaia: ur aprobetxamendurako eskaera.
Eskatzailea: Simón Apezetxea Perurena.
I.F.Z. zenbakia: 15968904 G.
Helbidea: Ontsari baserria, z.g. - 31754 Goizueta (Nafarroa).
Ibai edo errekaren izena: Ontsariko Iturria.
Eskatutako emaria: 1.000 litro eguneko.
Udalerria eta probintzia: Goizueta (Nafarroa).
Xedea: Erabilera sanitarioak, pertsonen kontsumorik gabe, eta abeltzaintzarako.
Obren azalpen laburra eta helburua:
iturburuko ura kutxeta baten bidez hartuko da; bertatik 3.000 metroko luzerako hodi bat aterako da, borda batean dagoen aska bateraino. 500 metrora biltontzi bat dago, 4.000 litrokoa, baserrirako ura erregulatzen duena; baserrian beste aska bat dago.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Goizuetako udaletxean edo Kantauri aldeko Ur Konfederazioan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20071 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.
Donostian, 2015eko uztailaren 8an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2004ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2005eko urtarrilaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua, indardun deklaratua 2008ko uztailaren 25eko Ebazpenaren bidez), Noemí López Fernández.
Iragarkiaren kodea: E1510110