144. ALDIZKARIA - 2015eko uztailaren 27a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2015-S-134

Ziordiko Udalak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Ziordiko Udala.

Xedea: Ziordiko saneamendu lanetarako eta hondakin uren isurketarako baimena.

Ibilgua: Arakil ibaia.

Isurketa eginen den udal mugapea: Ziordia (Nafarroa).

Lanen xedea hauek egitea da: sarrerako hustubidea, arazketa sistema eta irteerako hustubidea. Isurketaren bolumena 34.000 m³koa izanen da urtean, eta iragazki bakterianoan tratatuko da, 750 biztanlerentzako kalkulatua.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), eta espedientearen eta dokumentazio teknikoaren fotokopiak, berriz, Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2015eko ekainaren 25ean.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.

Iragarkiaren kodea: E1509983