2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
JURRAMENDIKO MANKOMUNITATEA
1. aldaketa 2015eko aurrekontu orokor eta bakarrean
Hasierako onespena
Jurramendiko Mankomunitateak, 2015eko ekainaren 5ean entitatearen bilkura aretoan egin batzar orokor arruntean eta legezko quoruma zuela, erabaki zuen, bertzeak bertze, 1. aldaketa hasiera batean onestea entitatearen 2015eko aurrekontu orokor eta bakarrean.
Espediente administratiboa bizilagun edo interesdunen eskura egonen da Mankomunitatearen Idazkaritzan, 15 eguneko epean egon ere, hau argitaratzen denetik hasita, bidezko jotzen diren erreklamazio, ohar eta kexak aurkeztu ahal izateko, Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 271. artikuluak ezartzen duenari jarraituz, azaroaren 29ko 11/2004 Foru Legeak aldatu baitzuen.
Erreklamaziorik aurkezten ez bada, aldaketak behin betiko onetsirik geldituko dira aipatu epea iraganda (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 202.1 artikulua).
Lizarran, 2015eko uztailaren 14an.–Mankomunitateko burua, Pedro Mangado Pinillos.
Iragarkiaren kodea: L1510345